2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Hiri-jarduketarako plan berezia, Mutiloako 1. poligonoko 151. lurzatian. Behin betiko onespena
Arangurengo Udalak, 2024ko apirilaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Mutiloako 1. poligonoko 151. lurzatiko hiri-jarduketarako plan berezia, Cristina Fuentes Castellanok eta Fernando Gómez Románek sustatua. Jarraian argitaratzen da ukitutako hirigintzako araudia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Mutiloan, 2024ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2410796