160. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Xehetasun-azterketa, Mutiloako 1. poligonoko 1235. lurzatian. Behin betiko onespena

Arangurengo Udalak, 2024ko apirilaren 30eko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, gehieneko lerrokadurak ezartzeko Mutiloako Aldapa kaleko 8an dagoen eraikinerako. Sustatzailea Juan Flamarique Díez da.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mutiloan, 2024ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2410794