160. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Xehetasun-azterketa, Taxoareko 3. poligonoko 18. lurzatian. Behin betiko onespena

Arangurengo Udalak, 2024ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, gehieneko lerrokadurak ezartzeko Taxoareko La Fuente kaleko 4an dagoen lurzatian, ondoren lau etxebizitza eraikitzeko. Sustatzailea Ainhoa Miriam Rico Peña da.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen Legegintzako Foru Dekretua).

Mutiloan, 2024ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Xehetasun-azterketa (PDFa)*.

(*) Fitxategiak 30 MB-tik gora ditu.

Iragarkiaren kodea: L2410792