2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AÑORBE
24-01133 gora jotzeko errekurtsoa, bajera bat zuzenean besterentzeari buruzkoa
Iragarki honen bidez, aditzera ematen da 24-01133 gora jotzeko errekurtsoa jarri dela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Añorbeko Udaleko alkateak 2024ko maiatzaren 31n emandako ebazpen baten aurka. Ebazpenaren bidez, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi zen, zeinak aurka egiten baitzion Udaleko osoko bilkurak 2024ko otsailaren 16an bajera bat zuzenean besterentzeari buruz hartutako erabakiari.
Orobat, epatzen dira espedientean interesdun izan daitezkeen pertsonak eta erakundeak, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uzi horien kontra egiteko. Hori dena, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan –6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa–).
Añorben, 2024ko uztailaren 19an.–Alkatea, Jorge Ardanaz Urricelqui.
Iragarkiaren kodea: L2411180