16. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2023ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran erabaki zen hasiera batez onestea 2024ko ekitaldirako aurrekontuaren espedientea, eta 2023ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18an.

Jendaurreko epea igaro eta aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Behin betiko onetsitako aurrekontua argitara ematen da, kapituluka laburtua, orok jakin dezan. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 56.830,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 6.300,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.870,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 90.819,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 22.633,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 20.368,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 200.820,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 15.190,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 104.545,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 37.576,52 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 43.508,48 euro.

Gastuak, guztira: 200.820,00 euro.

Adiosen, 2024ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2400506