2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2023ko azaroaren 21ean, hasiera batez onetsi zuen mankomunitatearen plantilla organikoa 2024rako, legez eskatzen den gehiengoa izanik.
Hasierako onespenaren erabakia 2023ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 11n.
Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da 2024ko plantilla organikoa, eranskinean zehaztu bezala; hori dena, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten da ezen, behin betiko onetsitako plantillaren aurka, honako hauek aurkez daitezkeela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluarekin.
b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Garesen, 2024ko urtarrilaren 8an.–Mankomunitateko burua, Steven A. Leiper Ocariz.
2024KO PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
KARGUA | LANPOSTU- ZENBAKIA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA TALDEA | SARBIDEA | ESKLUSIBOT. OSAG. | LANP. OSAG. | EUSKARA- MAILA | ADMINISTRAZIOEGOERA | GRADUA |
IDAZKARIA - KONTU-HARTZAILEA | 1 | F | A | OL | 55 | 50 | C1 nahitaezkoa | Hutsik | 3 |
EUSKARA TEKNIKARIA | 1 | F | B | OL | | 20 | C1 nahitaezkoa | Hutsik | |
BERDINTASUN TEKNIKARIA | 1 | F | B | OL | | 10 | B2 nahitaezkoa | Hutsik | |
(*) Idazkari kontu-hartzailearen lanpostuko osagarriak lotuta daude Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL enpresa publikoan zuzentzeko eginkizunak betetzearekin (Batzar Orokorraren 2016ko azaroaren 10eko erabakia) eta enpresa horretako taldeen zuzendari aritzearekin. |
Mankomunitateko langileen zerrenda, 2023ko urriaren 31n
LANGILEAK | EGOERA | MAILA | LANPOSTUA |
MARIEZKURRENA BALEZTENA, MIREN JAIONE | Administrazio-kontratuduna | A | Idazkari kontu-hartzailea |
GALARZA IZAGIRRE, MAIALEN | Aldi baterako lan-kontratuduna (lanaldiaren %80) | B | Euskara teknikaria |
PÉREZ FERNÁNDEZ, IXAXI | Aldi baterako lan-kontratuduna | B | Berdintasuneko teknikaria |
Laburdurak:
F = Funtzionarioa.
LK = Lan-kontratuduna.
Sarbidea:
OL = Oposizio-lehiaketa.
Osagarriak:
Lanp. osag. = Lanpostuko osagarria.
Esklusibot. osag. = Esklusibotasuneko osagarria.
Iragarkiaren kodea: L2400379