16. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Alkatetzaren eginkizunetan ordeztea

Ablitasko Udaleko alkateak, datan ageri den egunean, honako ebazpen hau eman zuen:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen da alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapen-ordenaren arabera, eta, horretarako, espresuki utzi behar direla ahalak beste baten esku.

Abenduaren 1etik 5era kargutik kanpo izan behar dut.

Aipatutako legediak emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Maite Melero Pellicer alkateordea izatea nire ordez ariko dena alkatearen eginkizun guztietan, kanpoan naizen bitartean, aldi baterako ezin izanen baititut nire eginkizunak bete, abenduaren 1etik 5era.

2. Ebazpen hau Maite Melerori jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

3. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkezten ahal dira:

1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluari jarraikiz (Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legea).

3.–Aukeran, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ablitasen, 2023ko azaroaren 29an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2317055