16. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGIKO, BIDANKOZEKO ETA GARDEKO UDALEN BATASUNA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Burgiko, Bidankozeko eta Gardeko Udalen Batasunak, 2024ko urtarrilaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko udal aurrekontua.

Hasiera batez onetsitako 2024ko udal aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, Udalaren 2024ko aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan jasotako jendaurreko aldia iragan ondoren.

Burgin, 2024ko urtarrilaren 10ean.–Batasuneko burua, Flavien Paget.

Iragarkiaren kodea: L2400517