2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA
2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2023ko abenduaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Corellan, 2023ko abenduaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2400372