19. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako

Mankomunitatearen Batzarrak, 2025eko azaroaren 21ean egin ohiko bilkuran, besteak beste, honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2026. urteko jaiegunak:

2026an aste barrenean izanen diren jaiegunen egutegia.

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Urtarrilaren 16a: San Anton (herriko jaia).

–Martxoaren 19a: San Jose eguna.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Egutegia arautze aldera, honako egun hauek ez dira laneguntzat hartuko:

–Uztailaren 16a, 17a eta 18a, herriko jaiak direla-eta.

Hirugarrena.–Jendaurreko ordutegia hau izanen da: 8:00etatik 15:00etara.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta 2026ko lan-egutegian ezarritako eta arestian aipatutako gainerako jaiegunetan ere.

Baliogabeak izanen dira, 2026an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta lehenbiziko puntuan jaiegun deklaratutakoak.

Cadreitan, 2026ko urtarrilaren 7an.–Mankomunitateko burua, Erica Sola Mombila.

Iragarkiaren kodea: L2600271