2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROTZ-HIRIA
Udalbatzako kideen ordainsariak
Urrotz-Hiriko Udalak, 2023ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen.
Zinegotziak: Bileretara joateagatik zinegotziei ordaintzen zaizkien kopuruak pagatuko dira hiruhilekoak betetakoan, hiruhileko bakoitzean justifikatutako bertaratzeen arabera.
Osoko bilkuretara edo lan batzordeetara joateagatik, 300 euro ordainduko dira bertaratze bakoitzeko, eta gehienez ere 10.000 euro urtean.
Zinegotziek ez badute urte osoa egiten beren karguan, urtean dagokien gehieneko zenbatekoa hainbanatu eginen da, karguan egondako hilabeteen proportzioan.
Urrotz-Hirian, 2023ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Miguel Ángel Iribarren Lacunza.
Iragarkiaren kodea: L2317308