2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Alkatetzak azaroaren 29an emandako 2963/2023 Ebazpenaren bidez, honako hau xedatu da:
1.–Hirugarren alkateorde Anichu Agüera Anguloren esku uztea alkateari dagozkion eginkizunak, legeriak ezartzen dituen mugekin, abenduaren 4tik 10era bitartean, biak barne, alkatea oporretan egonen baita.
2.–Dekretu honen berri ematea Udalaren Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkuran; ukitutako udalkideari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Betiere, sinatutakoan hartuko du indarra.
Argitara ematen da, bete dadin azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikulua eta harekin bat datozenak (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
Tuteran, 2023ko azaroaren 29an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2317056