2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TIRAPU
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
2023ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran erabaki zen hasiera batez onestea 2024rako aurrekontuaren espedientea, eta 2023ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11n.
Jendaurreko epea igaro eta aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoarekin.
Behin betiko onetsitako aurrekontua argitara ematen da, kapituluka laburtua, orok jakin dezan. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 40.230,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 3.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 450,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 50.089,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 25.686,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 11.148,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 130.603,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 6.500,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 66.300,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 19.748,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 38.055,00 euro.
Gastuak, guztira: 130.603,00 euro.
Tirapun, 2024ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Sara Alcalde Resano.
Iragarkiaren kodea: L2400451