2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
Aldaketa, alkatearen ordainsarian
Santakarako Udalak, 2023ko azaroaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluak udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz xedatutakoa, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarriarekin bat.
Aho batez erabakitzen da:
Lehena.–Alkatearen ordainsariaren egungo sistema aldatzea. Horren ordez, urtean 30.800,00 euroko ordainsari gordina jasoko du, gehi dagozkion enpresa-kuotak, 14 pagatan banatuta, eta urtero berrikusiko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen ordainsariak berrikusten diren proportzio berean.
Bigarrena.–Erabaki honek 2023ko azaroaren 1ean hartuko du indarra, eta indarrean egonen da Osoko Bilkurak gai honi buruzko beste erabaki bat hartu arte.
Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu beharko da, eta argitaratzen denetik sortuko dira ordainsariak eta sariak, atzeraeragina dutela, erabakian xedatutakoari jarraikiz.
Santakaran, 2023ko azaroaren 29an.–Alkate udalburua, Miguel Ibiricu Varona.
Iragarkiaren kodea: L2317016