16. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SALDISEKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ollarango Udalak, 2023ko abenduaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Saldiseko Kontzejuaren 2024ko aurrekontu orokor bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin, bai eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin ere. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsi dela ulertuko da, tramite gehiagorik gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Saldiseko Kontzejuan, 2024ko urtarrilaren 8an.–Kontzejuko burua, Arantxa Ariño Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2400536