2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAGASETAKO KONTZEJUA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Sagasetako Kontzejuko Batzarrak, 2023ko abenduaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024. urteko aurrekontu orokorra.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bete dadin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua; hartara, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.
Sagasetan, 2023ko abenduaren 28an.–Kontzejuko burua, Román Esain Equiza.
Iragarkiaren kodea: L2400375