2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OROTZ-BETELU
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Orotz-Beteluko Udalak, 2024ko urtarrilaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udalaren 2024. urteko aurrekontua.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko; hori dena, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Orotz-Betelun, 2024ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Josep Franquesa Sobrino.
Iragarkiaren kodea: L2400542