2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
2024rako karga-tasak
Murillo el Cuendeko Udalak, 2023ko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2024ko ekitaldian aplikatuko diren karga-tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat.
Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2023ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14koan, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, hasierako onespenaren erabakia behin betiko bilakatu da. Honako hauek izanen dira zerga-tasak:
1. Lurraren kontribuzioa: %0,30.
2. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.
3. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga. Karga-tasa: %10.
Zerga horren oinarria kalkulatzeko, koefiziente hauek ezartzea: 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak, sortzealdiei buruzko paragrafoaren arabera (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
4. Ekonomia-jardueren gaineko zergan indize hau aplikatuko da: 1,20.
Arradan (Murillo el Cuende), 2024ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Itziar Malón Caspe.
Iragarkiaren kodea: L2400501