2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
2026ko plantilla organikoaren hasierako onespena
2025eko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, Lekunberriko Udalak hasiera batean onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan jarriko da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertu eta alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.
Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.
Lekunberrin, 2025eko abenduaren 31n.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.
Iragarkiaren kodea: L2517337