2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
METAUTEN
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Udalak honako erabaki hau hartu zuen 2023ko azaroaren 28an egindako ohiko bilkuran, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluari jarraikiz (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),
ERABAKITZEN DA:
1.–Honako ordainsari edo bilkura-sari hauek ezartzea udalkideentzat, karguan jarduteagatik eta Udalaren bilkuretara egiazki joateagatik:
–Alkatetza: Udalak, Alkatetza-karguan dedikazio partzialean aritzeagatik, 5.154,60 euro ordainduko du urtean, gehi Gizarte Segurantzako enpresa-kuota. Horiek hilero ordainduko dira, behar diren kenkariekin. Hori eskuratzen bada, ezin izanen da saririk hartu kide anitzeko organoetara joateagatik.
–Gainontzeko udalkideak: Udalaren osoko bilkuretara egiazki joateagatik 84 euro gordin jasoko dituzte bilkura bakoitzeko, eta 50 euro, berriz, sortzen diren informazio-batzordeetara egiazki joateagatik.
2.–Udalkide guztiek eskubidea izanen dute kalte-ordainak jasotzeko, beren karguan aritzean sortutako egiazko gastuengatik, baldin badaude behar bezala eta agiri bidez justifikaturik eta baimendurik. Administrazio publikoaren zerbitzura dauden langileen ordainsariei buruz urtero ezartzen diren zenbatekoak aplikatuko dira.
3.–Erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan.
Metautenen, 2023ko azaroaren 30ean.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2317153