2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
2024rako zerga-tasak
Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, onetsi da 2024an indarra izanen duten tributu, tasa eta prezio publikoak ezarri eta antolatzeko zerrenda.
–Zergak.
1.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.
| SORTZEALDIA |
0,38 | 20 urte edo hortik gora |
0,16 | 19 urte |
0,10 | 18 urte |
0,06 | 17 urte |
0,06 | 16 urte |
0,08 | 15 urte |
0,20 | 14 urte |
0,20 | 13 urte |
0,25 | 12 urte |
0,32 | 11 urte |
0,37 | 10 urte |
0,50 | 9 urte |
0,54 | 8 urte |
0,48 | 7 urte |
0,42 | 6 urte |
0,36 | 5 urte |
0,30 | 4 urte |
0,32 | 3 urte |
0,30 | 2 urte |
0,20 | Urtebete |
0,06 | Urtebetetik behera |
Zerga-tasa: %15.
2.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: OGAren (obra gauzatzeko aurrekontuaren) %4.
3.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga edo lizentzia fiskala: gutxieneko kuotaren gaineko indizea: %1,34.
4.–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: Karga-tasa: 0,24.
–Tasak.
1.–Lizentziak emateko tasa:
a) Jarduera sailkatuak. –Jarduera-lizentzia eta irekitzeko lizentziaren berrikuspena: 260 euro. –Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa: 410 euro. –Jardueraren eskualdaketa edo titularraren aldaketa: 335 euro. | b) Jarduera kaltegabeak. –Irekitzeko lizentzia: 180 euro. –Jarduera eskualdatzea: 270 euro. | c) Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, egiaztatu behar izaten diren obra garrantzitsuak egin ondotik. –Jarduera sailkatuak egiten diren lokalak: 340 euro. –Jarduera kaltegabeak egiten diren lokalak: 180 euro. |
2.–Udal hilerriko zerbitzuak:
–Ehorzketa eskubideak: 250 euro. –Ehorzketak. a) Los Arcosko erroldan daudenak: salbuetsita. b) Los Arcosen erroldatu gabeak: 250 euro. c) Eritasun larriagatik edo ezinbesteko arrazoiren batengatik beste herri batean bizi behar izan dutenak: salbuetsita. | –Hobitik ateratzea. a) Erroldan daudenak nahiz ez daudenak: zerbitzuaren kostua. –Nitxoak alokatzea: 400 euro/20 urte. –Nitxoen alokairua luzatzea: 400 euro. –Kolunbarioak 150 euro/15 urte. |
3.–Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak:
Ziurtagiriak: 1,50 euro. Fotokopiak: 0,15 euro. Planoen kopiak: 0,50 euro. | Arma-txartelak: 3,00 euro. Konpultsak (2 orri bitarte): 0,50 euro. Konpultsak (2 orritik goiti): 1,50 euro. |
4.–Bide publikoaren lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezia egiteko tasak.
–Bide publikoa okupatzea: 0,20 euro/m²/egun.
–Festetako postuak: ferietako saltzaileen elkartearekin sinatutako hitzarmena.
–Salmenta ibiltaria: 6 euro eguneko.
–Terrazak eta beladoreak: 10,00 euro/m² urtean, mahai kopuruaren arabera (espazioa, mahai bakoitzeko: 4 m²).
5.–Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko tasak:
Denboraldiko abonuak: –14 urtetik gorakoak: 50 euro. –5 urtetik 13ra bitartekoak: 30 euro. Hilabeteko abonuak: –14 urtetik gorakoak: 35 euro. –5 urtetik 13ra bitartekoak: 20 euro. Hamabostaldiko abonuak: –14 urtetik gorakoak: 25 euro. –5 urtetik 13ra bitartekoak: 15 euro. Hilabeteko abonua, gimnasioa: 13 euro. Urteko abonua, gimnasioa: 125 euro. Urteko abonua, gimnasioa eta igerilekua: 145 euro. Erabilera anitzeko gela: 2 euro orduko. | Eguneko sarrera, gimnasioa: 6 euro. Dutxa/pertsona: 2 euro. Merkatzeak familiendako abonuengatik: –Familia ugaria, 2 edo 3 haur: %10eko deskontua. –Familia ugaria, 4 haur: %20ko deskontua. –Familia ugaria, 5 haur: %30eko deskontua. –Salbuetsita: desgaitasuna duten pertsonak. Pilotalekua: 5 euro orduko. Argiak: 2 euro pizte-kolpe bakoitzeko. |
6.–Tasak, hirigintzako izapideak egiteagatik. Gutxieneko eskubideak:
–Arauen aldaketak izapidetzea, plan partzialak edo bereziak idaztea: 500 euro. –Plan partzial edo berezien aldaketak izapidetzea: 250 euro. –Xehetasun-azterketak: 300 euro. –Banantzeak (lurzati bakoitzeko): 200 euro. | –Lerrokaduren azterlanak, unitateen mugapenak, erabilera aldaketak: 200 euro. –Kudeaketa-tresnak izapidetzea: 400 euro. –Hirigintzako kontsultak izapidetzea: 180 euro. –Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia emateko tarifak: -Oin berriko eraikinak: 250 euro. -Zaharberritzeak, handitzeak edo egituren eraberritzeak: 200 euro. |
7.–Kulturguneetako aretoak erabiltzeko tasak:
–Erakusketa aretoa alokatzea: -15 egunetik 30 egunera bitarteko erakusketa iraunkorrak: lan bat ematea edo 600 euro. -Erabiltzeko prezioa: Ordu bat: 30 euro orduko. 30 ordutik gorakoak: 15 euro orduko. –Ekitaldi aretoaren alokairua: -Ordu bat: 95 euro. -Bi ordu: 110 euro. -3-4 ordu (biak barne): 140 euro. -5-7 ordu (biak barne): 175 euro. -8 ordutik gora, 24 ordura bitarte, egun berean: 350 euro. | –Gelak alokatzea: -Ordu bat: 40 euro. -Bi ordu: 65 euro. -3-4 ordu: 80 euro. -5-7 ordu: 100 euro. -8 ordutik gora, 24 ordura bitarte, egun berean: 200 euro. Ezarritakotik gorako denbora kobratzeko, gutxieneko zatia hogeita hamar minutukoa izanen da. | –Musika- eta antzerki-emanaldiak: 6 euro, eta 3 euro adingabeek. –Familiarendako antzerki profesionala: 3 euro (helduek eta adingabeek). –Zinema: 1 euro adingabeek, 3 euro adindunek. |
8.–Erlauntzen aprobetxamenduaren tasak:
–10 erlauntz bitarte: 31 euro.
–25 erlauntz bitarte: 42 euro.
–50 erlauntz bitarte: 55 euro.
–50 erlauntz baino gehiago: 110 euro.
9.–Animalia arriskutsuen lizentzia emateko tasa: 60 euro.
10.–Tasa, kutxazaina bide publikoan izateagatik: 300 euro.
Los Arcosen, 2024ko azaroaren 7an.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.
Iragarkiaren kodea: L2400374