16. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Iguzkitzako Udalak, 2023ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2024ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko; hori dena, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraituz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Iguzkitzan, 2024ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Miguel Ábrego Bujanda.

Iragarkiaren kodea: L2400488