2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
Alkateordeak eta zinegotzi ordezkariak kargutik kentzea eta izendatzea
Fontellasko Udaleko alkate udalburuak 2023ko azaroaren 28an 29/23 Ebazpena eman zuen:
Kontuan hartuz azaroaren 28ko 1568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43., 44., 45. eta 46. artikuluetan ezarritakoa, bai eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21., 23. eta 24.4 artikuluetan xedatutakoa ere.
EBAZTEN DUT:
1. David Peña Jiménez Fontellasko Udaleko lehen alkateordearen kargutik kentzea.
2. Víctor Sangüesa Pérez Fontellasko udaleko lehen alkateorde izendatzea.
3. David Peña Jiménez Kirolaren, Gazteriaren eta Gizarte Zerbitzuen Alorretako zinegotzi ordezkariaren kargutik kentzea.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo bilkuran, bai eta kargutik kendutako zinegotziari eta izendatutakoari ere.
Fontellasen, 2023ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, M.ª Érika Lasheras Munárriz.
Iragarkiaren kodea: L2317025