2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Aldaketa, tasa, prezio publiko eta zerga-tasetan 2026rako. Behin betiko onespena
Cascanteko Udalak, 2025eko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026rako aldatzea tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egon zen, iragarkia argitaraturik 2025eko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 13an. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Behin betiko onetsi da aldaketa, jendaurrean egoteko epea iragan baita inork aurkeztu gabe haren aurkako alegazio, kexa edo oharrik; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea; artikulu hori aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).
Aldaketaren onespen erabakiaren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. eta 112.3 artikuluekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).
Halaber, aukerako gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
2026KO ZERGA-TASAK ETA TASAK
–Zuzeneko eta zeharkako zergen tasak:
KONTZEPTUA | 2026. URTEA |
Landa-lurraren gaineko kontribuzioa | %0,3040 |
Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa | %0,3040 |
Ekonomia-jardueren gaineko zerga | %1,40, foru lege bidez onetsitako zergaren tarifen gainean |
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: –Koefizienteak: 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak. –Karga-tasa | %20,00 |
Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: –Karga-tasa orokorra | %4,00 |
Etxebizitza hutsen gaineko zerga: | Lehen urtea: %0,50 Bigarren urtea: %1 Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5 |
–2026. urteko lurraren kontribuzioko hobarien aplikazioaren zehaztapena:
KONTZEPTUA | ONURADUNAK | HOBARIA |
Subjektu pasiboaren ohiko bizilekua den etxebizitza denean. | Familia ugariaren, guraso bakarreko familiaren edo guraso bakarreko egoeraren titular diren subjektu pasiboak. Kotizazio gabeko pentsioak hartzen dituzten subjektu pasiboak. Errenta bermatua jasotzen duten subjektu pasiboak. Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duten subjektu pasiboak. | Ez da aplikatzekoa 2026an (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 140.4 artikuluaren 4. paragrafoa). |
Ondasun higiezinen gaineko zergaren kuota osoaren %50eko hobaria, baldin eta higiezinetan ezarri badira eguzki-energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak. | | Zergaren kuota osoaren %50eko hobariaren %90, 2.500 eurotik beherako per capita errenta duen familia-unitate batekoak diren subjektu pasiboentzat. Nolanahi ere, lortutako hobaria ez da 125 eurotik gorakoa izanen. Zergaren kuota osoaren %50eko hobariaren %25, 2.500 euroko per capita errenta edo handiagoa duen familia-unitate batekoak diren subjektu pasiboentzat. Nolanahi ere, lortutako hobaria ez da 125 eurotik gorakoa izanen. |
–Agiriak emateko eta izapidetzeko tasak:
KONTZEPTUA | 2026. URTEA |
Agiriei edo datuei buruzko ziurtagiriak | 1,20 euro |
Egoitza elektronikoaren bidez izapidetutako ziurtagiriak | 0 euro |
Konpultsatzea, lehen orria | 1,60 euro |
Konpultsatzea, agiri bereko 5. orria eta hurrengoak | 0,20 euro |
Lurzati zedulak ematea | 2 euro |
Lurzati zedulak ematea, jaberik gabekoak | 0,25 euro |
Dokumentuen kopia ematea (euro/orri). | 0,30 euro |
Errolda-orria ematea | 0,30 euro |
Udaltzaingoak etxebizitzari buruz egindako txostena | 30,00 euro |
Poliziaren esku-hartzeari buruzko txostena | 50,00 euro |
Hirigintza garapenik gabeko lurzoruari buruzko hirigintza txostena, alderdi batek eskaturik | 30,00 euro |
Hirigintza garapena duen lurzoruari buruzko hirigintza txostena, alderdi batek eskaturik | 80,00 euro |
Ezkontza zibilak egitea | 65,00 euro |
Bikote egonkorren erregistro-espedientea izapidetzea | 60,00 euro |
Beren ezaugarriengatik izapidetu daitezkeen artxibo-dokumentuen kopiak egitea | 100,00 euro gehi Udalak kopia-zerbitzuagatik ordaindu duenaren kostua |
Argitaratzeko ediktuak behar dituzten katastro-aldaketako espedienteak izapidetzea | Argitalpenaren zuzeneko kostuengatik ordaindu duenaren kostua |
–Jarduera sailkatuen eta irekitzeko lizentzien espedienteak izapidetzeko tasak:
KONTZEPTUA | 2026. URTEA |
Jarduera sailkatuen lizentzia eta/edo erantzukizunpeko adierazpena izapidetzea | 155,00 euro |
Irekitzeko lizentzia eta/edo erantzukizunpeko adierazpena izapidetzea | 155,00 euro |
–Herri-lurrak okupatzeko kanona:
KONTZEPTUA | 2026. URTEA |
Lehorreko lurra | %1,2875, katastro-balioaren gainean |
Ureztalurra | %1,2875, katastro-balioaren gainean |
–Tasen tarifa, estolderia zerbitzuagatik:
KONTZEPTUA | 2026. URTEA |
Estolderia zerbitzua* | 17 euro |
(*) Urtean, etxebizitza, saltoki, industria edo eraikin bakoitzeko, baldin hori bada bizikidetza, ustiapen, gozamen edo luperketa gunea. |
–Prezio publikoak, edateko uraren hornidurarako eta banaketa zerbitzurako:
KONTZEPTUA | 2026. URTEA |
Lotune eskubideak / kontagailuaren aldaketa | 120 euro |
Gutxienekoa: 3 hilabete eta 15 m³ | 13,75 euro |
16 m³-tik 60 m³-ra bitarte | 1,08 euro/m³ |
61 m³-tik gora | 2,25 euro/m³ |
Industria eta abeltzaintzakoa, gutxienekoa: 3 hilabete eta 15 m³ | 13,75 euro |
Industria eta abeltzaintzakoa, kontsumitutako m³ bakoitzeko, 16 m³-tik aurrera | 1,08 euro/m³ |
–Obra-hondakindegian hondakinak botatzeko tasak:
KONTZEPTUA | 2026. URTEA |
0tik 3.500 kg-ra bitarteko ibilgailuak (ibilgailu bakoitzeko) | 5,30 euro |
3.500etik 20.000 kg-ra bitarteko ibilgailuak (ibilgailu bakoitzeko) | 16,00 euro |
–Tasen tarifa, lurzoru, lurgain eta zorupeko aprobetxamenduengatik:
KONTZEPTUA | 2026. URTEA |
Okupatzea, salgaiekin, obra-hondakinekin, edukiontziekin, garabiekin, hesiekin eta abarrekin (m² eta egun bakoitzeko) | 0,70 euro |
Okupatzea, salgaiekin, obra-hondakinekin, edukiontziekin, garabiekin, hesiekin eta abarrekin (m² eta hilabete bakoitzeko): | 12,00 euro |
Mahaiak eta aulkiak: –Foruen plaza eta Apezpikuaren plaza –Gainerako kaleak | 57 euro 42 euro |
Merkatu txikia (egunean): –5 metro lineal bitarte –5 metro linealetik gora, metro lineal bakoitzeko | 8,50 euro 2,50 euro |
Foodtrucka (egunean) (gehienez 15 metro koadro hartzen dituzten ibilgailuak) | 20 euro |
Foodtrucka (egunean) (15 metro koadro baino gehiago hartzen dituzten ibilgailuak) | 30 euro |
–Ibiak jartzeko tasak:
KONTZEPTUA | 2026. URTEA |
Gau eta eguneko erreserba (metro lineal edo zati bakoitzeko, urtean) | 20 euro |
Ordutegi mugatuko erreserba (metro lineal edo zati bakoitzeko, urtean) | 15 euro |
Behin-behineko erreserba, obra edo jarduketa baterako | Proportzionalki, jarduketa aldiaren arabera; gutxienekoa 5 euro da |
–Hilerria erabiltzeko tasak:
KONTZEPTUA | 2026. URTEA |
Nitxoan ehorztea | 56 euro |
Lurrean ehorztea | 65 euro |
Nitxotik ateratzea | 56 euro |
Lurretik edo panteoitik ateratzea | 65 euro |
Udal beilatokia erabiltzea | 198 euro |
Nitxoa | 515 euro |
Kolunbarioa | 195 euro |
–Prezio publikoak, 0-3 urteko haur hezkuntzako ikastetxerako:
Nafarroako Gobernuak 2025-2026 ikasturterako ezartzen dituen tarifak.
–Adinekoen jantokia erabiltzeko tasak:
KONTZEPTUA | 2026. URTEA |
Eguneko tarifa orokorra | 5 euro |
Asteburuetako tarifa | 4,10 euro |
–Familiari atseden emateko zerbitzua erabiltzeko tasak:
KONTZEPTUA | 2026. URTEA |
Hileko tarifa | 50 euro |
–Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak:
KONTZEPTUA | 2026. URTEA |
Padel pista estalia | Ordu eta erdi, 12,00 euro |
Pilotalekua | Ordu eta erdi, 3,00 euro |
Kirol guneak erabiltzea irabazi-asmoarekin edo tartean diru-sarrerak daudela | Ordu eta erdi, 20,00 euro |
–Udalak antolaturiko kirol jardueren tasak:
1 ordu | 77,00 euro urtean |
2 ordu | 125,00 euro urtean |
–Hirigintzako lizentziak eta jarduketak izapidetzeko tasak:
Lurzatia banantzeko lizentzia | 35,00 euro |
Hirigintza-antolamenduko tresnak izapidetzea | Argitalpenaren zuzeneko kostuengatik ordaindu duenaren kostua |
Gainerako hirigintzako lizentziak | 80,00 euro |
–Baskula-zerbitzuagatiko tasa:
20.000 kilo bitarte: | 1 euro/fitxa |
20.000 kilogramotik gora | 2 euro/fitxa |
–Udal instalazioak erabiltzeko eta Udalaren materialak lagatzeko tasak:
KONTZEPTUA | 2026. URTEA |
Udal lokal eta instalazioak baimentzea | 50,00 euro |
KONTZEPTUA LOKALAK ETA INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIOA | 2026. URTEA |
GORRIA GELAK (euro/ordu eta gela) | 10,00 euro |
KULTUR ETXEA | ERAKUSKETA ARETOA (euro/ordu) | 10,00 euro |
HITZALDI ARETOA (euro/ordu) | 10,00 euro |
ERRETIRATUEN ELKARTEA (euro/ordu) | 10,00 euro |
UDALAREN BESTELAKO LOKALAK ETA INSTALAZIOAK (kiroldegia) (euro/ordu) | 20,00 euro |
AVENIDA KULTURGUNEA | HITZALDI ARETOA (euro/ordu) | 15,00 euro |
ERABILERA ANITZEKO GELA (euro/ordu) | 15,00 euro |
AUDITORIUMA (euro/saio) | Herriko arte-taldeek eta kolektiboek erabiltzea, sarrera kobratzen den ekitaldiak egiteko | 100,00 euro |
Herritik kanpoko arte-taldeek eta kolektiboek erabiltzea, sarrera kobratzen den ekitaldiak egiteko | 125,00 euro |
KONTZEPTUA IKUS-ENTZUNEZKO MATERIALA, ARGITERIA ETA SOINUA ERABILTZEA | 2026. URTEA |
Bideo-proiektagailu digitala eta zinema pantaila erabiltzea | | 70,00 euro |
Soinu eta argiteria ekipamenduak erabiltzea | | 80,00 euro |
Instalaziokoak ez diren soinu eta argiteria ekipamenduak erabiltzea, horrek dakarrenean instalazioko berezko ekipamenduak desmuntatu eta muntatu beharra | | 150,00 euro |
Argi eta soinurako zerbitzu teknikoak, Udalak horretarako esleituriko langileek emanak | Zerbitzu teknikoak, lanaldi erdian (gutxienez ere 4 ordu) | 150,00 euro |
Zerbitzu teknikoak, lanaldi osoan (8 ordu bitarte) | 250,00 euro |
8 ordutik gora (euro/ordu) | 26,00 euro |
Konponketa eta garbiketa lanetarako fidantza: gutxienez, 200,00 euro, eta gehienez, 6.000,00 euro. |
–Udalaren materialak erabiltzea Cascanten:
KONTZEPTUA MATERIAL MOTA | ALOKATZEKO PREZIOA 2026AN | BIRJARTZEKO PREZIOA 2026AN |
Erretxinazko mahaiak, 1,80 x 0,80 | 5,00 euro | 55,00 euro |
Zurezko aulkiak | 2,00 euro | 21,00 euro |
Plastikozko aulkiak | 2,00 euro | 21,00 euro |
Zurezko taulak, 2,00 x 1,00 | 2,00 euro | 25,00 euro |
Zurezko astoak | 2,00 euro | 25,00 euro |
Oholtzak | 2,00 x 1,00 neurriko moduluak, 4 hanka luzagarridunak | 7,00 euro | 300,00 euro |
Oholtzarako eskailerak | 7,00 euro | 300,00 euro |
Kalteak estaltzeko fidantza: 200,00 euro. |
–Prezio hori ordaintzetik salbuetsitako ekitaldiak eta lagapenak:
a) Cascanteko Udalak antolaturiko ekitaldiak.
b) Cascanteko elkarte, kolektibo eta taldeek antolaturiko ekitaldiak, baldin badaude behar bezala legeztatuta eta Elkarteen Erregistroan inskribatuta, eta jarduerak irabazi-asmorik gabekoak eta herriaren interesekoak badira.
c) Ekitaldi motaren arabera, salbuespen partikularrak egiten ahalko zaizkie Cascanteko entitateei, baldin herriaren intereseko xedea badute, esaterako, kooperatibei, ureztatzaileen komunitateei, kofradiei edo gisakoei, baldin eta ez bada sarrerarik edo matrikularik kobratzen jarduera horietarako.
–Honako hauek erabiltzeko tasak: Txiki, Mini, Maxi, Cascante-K elkarguneak eta Gazte elkargunea.
KONTZEPTUA | 2026. URTEA |
TXIKI, MINI, MAXI ETA CASCANTE-K ELKARGUNEAK |
Ikasturte osorako matrikula | 45,00 euro |
Noizean behin erabiltzeko kuota | 3,00 euro egunean |
GAZTE ELKARGUNEA |
Ikasturte osoko matrikula (familia-unitatea) | 45,00 euro |
Noizean behin erabiltzeko kuota: egun arrunta | 3,00 euro egunean |
Noizean behin erabiltzeko kuota: asteburua | 5,00 euro egunean |
–Zentro termoludikoa erabiltzeko prezio publikoak:
ABONUAK | HASIERAKO SARRERA (eurotan) | HILEKOA (eurotan) | HASIERAKO SARRERA (hiru hilekoa) (eurotan) | HIRU HILEKOA (eurotan) | HASIERAKO SARRERA (urtekoa) (eurotan) | URTEKOA (eurotan) |
FAMILIAKOA | Bikote ezkondua edo izatezko bikotea, eta haien 14 urte arteko seme-alabak | | 50,00 | 77,60 | 0,00 | 232,80 | 0,00 | 853,60 |
FAMILIAKOA, GUZTIZKOA | | Helduentzako jarduera-zerrenda librea | 50,00 | 120,30 | 0,00 | 360,90 | 0,00 | 1.323,30 |
BANAKAKOA | 16-64 urte | | 50,00 | 41,70 | 0,00 | 125,10 | 0,00 | 458,70 |
BANAKAKOA, GUZTIZKOA | Helduentzako jarduera-zerrenda librea | 50,00 | 66,00 | 0,00 | 198,00 | 0,00 | 726,00 |
GURASO BAKARREKO FAMILIA | Guraso bakarra eta haren 14 urte arteko seme-alabak. NAHITAEZKOA DA GURASO BAKARREKO FAMILIA-TXARTELA EDUKITZEA | | 50,00 | 47,50 | 0,00 | 142,50 | 0,00 | 522,50 |
GURASO BAKARREKO FAMILIA, GUZTIZKOA | Helduentzako jarduera-zerrenda librea | 50,00 | 70,70 | 0,00 | 212,10 | 0,00 | 777,70 |
BESTE BATZUK | Dibertsitate funtzionala > %33; >65 urte > 700 euro; 14-15 urte bitarteko gazteak; unibertsitateko ikasleak | | 50,00 | 30,60 | 0,00 | 91,80 | 0,00 | 336,60 |
BESTE BATZUK, GUZTIZKOA | Helduentzako jarduera-zerrenda librea | 50,00 | 54,30 | 0,00 | 162,90 | 0,00 | 597,30 |
> 65 URTE < 700 euro | > 65 urte < 700 euroko diru-sarrerak | | 50,00 | 25,30 | 0,00 | 75,90 | 0,00 | 278,30 |
GUZTIZKOA > 65 URTE < 700 euro, GUZTIZKOA | Helduentzako jarduera-zerrenda librea | 50,00 | 49,10 | 0,00 | 147,30 | 0,00 | 540,10 |
IKASTAROEN ETA JARDUEREN TARIFAK
| FAMILIAKO ABONUA | ABONATU GABEA |
Bi egun astean |
Haurren igeriketa eskola | 23,50 euro hilean | 51,20 euro hilean |
*Haurrentzako jarduerak | 23,50 euro hilean | 51,20 euro hilean |
(*) Bigarren jarduera batean izena emanez gero, hirugarrena DOAN. |
JARDUERA LIBREEN ESKAINTZA GAZTEENTZAT | FAMILIAKO ABONUA | ABONATU GABEA |
Gazteak (14-15 urte) | 23,50 euro hilean | 51,20 euro hilean |
Haurrak (11-13 urte) | Aukerarik ez | Aukerarik ez |
11 eta 13 urte bitartekoak, familiako bonuko helduarekin batera, jarduera libreak ordainduta. |
–Udako igerilekuak:
UDAKO IGERILEKUAREN ABONUA | UDA, KANPOALDEA** (ekaina, uztaila eta abuztua) | UDA, HILABETE (kanpoaldea) |
HAURRAK | 4-13 urte | 56,30 euro | 34,80 euro |
GAZTEAK | 14-15 urte | 63,00 euro | 40,50 euro |
HELDUAK | 16-64 urte | 75,40 euro | 46,10 euro |
ERRETIRATUAK | 65 urtetik gora | 47,20 euro | 29,20 euro |
Sarrera librea udako igerilekurako soilik. |
EGUNEKO SARRERAK | | SARRERA* | UDA, KANPOALDEA** |
HAURRAK | 4-13 urte | 10,00 euro | 7,00 euro |
GAZTEAK | 14-15 urte | 17,40 euro | 8,20 euro |
HELDUAK | 16-64 urte | 21,70 euro | 9,40 euro |
ERRETIRATUAK | 65 urtetik gora | 17,40 euro | 8,20 euro |
(*) Sarrera librea zentro termoludikorako, jarduera gidaturik gabe. (**) Sarrera librea udako igerilekurako soilik |
| | 1 ordu | 45 minutu | 30 minutu |
Saioa | 1 | 45 euro | 35 euro | 25 euro |
5 saioko bonua (abonatuak) | 5 | 185 euro | | |
–Estetika eta masaje zerbitzuaren tarifak:
| DENBORA (minututan) | PREZIOA |
AURPEGIKO TRATAMENDUAK |
BABOR EXPRES | 60 | 35,00 euro |
KOLAGENOZKO GERUZAK | 90 | 75,00 euro |
CRASH ANPOILAK | 90 | 75,00 euro |
GORPUTZ TRATAMENDUAK |
KLEOPATRA - ESNEZ HIDRATATZEA | 90 | 75,00 euro |
TXOKOLATERAPIA | 90 | 75,00 euro |
ARDOTERAPIA | 90 | 75,00 euro |
BELAR SPA | 60 | 75,00 euro |
CASCANTUM OLIBA OLIOA | 9 | 75,00 euro |
BITAMINA ANITZEKO NUTRITIBOA | 90 | 75,00 euro |
BALIAR ERAKOA | 90 | 70,00 euro |
ZELULITISAREN AURKAKOAK |
ZELULITISAREN AURKAKOA, TOKI ZEHATZETAN | 30 | 33,00 euro |
ZELULITISAREN AURKAKOA, GORPUTZ OSOAN | 40 | 44,00 euro |
SPA AROUND THE WORLD |
SHITAO OF ASIA | 90 | 95,00 euro |
KHANYA OF AFRICA | 90 | 95,00 euro |
SHADIVA OF INDIA | 90 | 95,00 euro |
MASAJEAK |
THAILANDIARRA BANBUAREKIN | 40 | 49,00 euro |
ERLAXAZIOA OLIBA OLIOAREKIN | 40 | 49,00 euro |
ZIRKULAZIO MASAJEA | 40 | 49,00 euro |
OINETAKO MASAJEA | 20 | 35,00 euro |
BUREZUR-AURPEGIETAKO MASAJEA | 25 | 35,00 euro |
ERLAXATZEKOA, 25 MINUTU | 25 | 35,00 euro |
ERLAXATZEKOA, 40 MINUTU | 40 | 44,00 euro |
ERLAXATZEKOA, 60 MINUTU | 60 | 55,00 euro |
MASAJE TRIBALA | 60 | 55,00 euro |
Cascanten, 2026ko urtarrilaren 7an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2600034