16. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren koefizienteak 2024rako

Lizarrako Udalak, 2023ko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean 2024an aplikatuko diren koefizienteak, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzapen-aldiaren arabera.

Jendaurreko informazio zein alegazioen eta erreklamazioen epea irekitzeko iragarkia argitaratu zen 2023ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ean, eta Udalaren ediktuen taulan.

Jendaurreko aldia iragan da alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onesten dira sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean 2024an aplikatuko diren koefizienteak, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzapen-aldiaren arabera, eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin.

Sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzapen-aldiaren arabera, honako hauek izanen dira: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.

Lizarran, 2024ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2400475