16. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Udalbatzako kideen ordainsariak

Zarrakazteluko Udalak, 2023ko uztailaren 4an egin ohiko osoko bilkuran, ondotik ageri diren erabakiak hartu zituen. Hona hemen haien xedapen zatia:

Lehena.–Alkatearen kargua dedikazio partzialekoa izanen dela ezartzea. Kargu horretan aritzeagatik jasoko du aurreko alkateak jasotzen zuen ordainsariaren %85, gehi dagozkion enpresa-kuotak, 14 pagatan banatuta, eta urtero berrikusiko da kontsumo-prezioen indizearen arabera, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen ordainsariak berrikusten diren proportzio berean. Ohartaraztea ezen ordainsari hori jasotzea ez dela bateragarria izanen beste ordainsari batzuekin, administrazio publikoen eta haien menpeko ente, erakunde eta enpresen aurrekontuen kontura badira, ezta beste jarduera batzuekin ere, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko Legeak dioenaren ildotik.

Bigarrena.–Beren karguetan dauden zinegotziek ez dute ordainsaririk jasoko osoko bilkuretara, batzordeetara edo bileretara egiazki joateagatik.

Hirugarrena.–Karguaren eginkizunek sortutako gastuak ordainduko zaizkie alkateari eta zinegotziei, hau da, beste erakunde batzuetan parte hartzeagatiko bilkura-sariak, dietak, kilometrajeak eta bestelakoak. Kobratu beharreko kilometrajea Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean Nafarroako Gobernuko langileentzat urtero ezarritakoari jarraikiz ordainduko da, gehi 15 euroko dieta bat autobide, aparkaleku eta bestelako gastuetarako.

Zarrakaztelun, 2023ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Olaia Fraile Gracia.

Iragarkiaren kodea: L2317152