16. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2024ko urtarrilaren 9an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren plantilla organikoa 2024rako.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Cabanillasen, 2024ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Raquel Paz Aperte.

Iragarkiaren kodea: L2400485