16. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2024ko urtarrilaren 9an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2024ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraituz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Cabanillasen, 2024ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Raquel Paz Aperte.

Iragarkiaren kodea: L2400484