2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
2023ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18an, Berriobeitiko Udalaren 2024ko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin.
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 2.620.000,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 193.900,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 706.625,46 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.485.110,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 241.020,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 542.000,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 85.000,00 euro.
Guztira: 6.873.655,46 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 1.805.531,46 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 2.960.174,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 959.150,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.148.800,00 euro.
Guztira: 6.873.655,46 euro.
Berriobeitin, 2024ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2400505