2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
2024ko lan egutegia
Berbintzanako Udalak, 2023ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Aintzat hartuz zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak (legegintzako errege-dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia.
Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoarekin (foru-lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa), ezartzen baitu urtean benetako 1.592 lanordu izanen dituztela Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioek.
Ikusirik 250/2023 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko jaiegunen egutegi ofiziala (2023ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 23koa).
Ikusirik Udalbatzak aurkeztutako proposamena, aho batez erabaki da:
Lehenbizikoa.–Berbintzanako Udalaren 2024rako lan-egutegia onestea. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak, 2024rako:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Maiatzaren 15a: San Isidro nekazaria. herriko jaieguna.
–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta lehen aipatu diren egun baliogabe eta jaiegunetan ere.
Bigarrena.–Urteko lanorduen banaketa hau ezartzea: administrazioko urteko lanaldian, benetako lanorduen kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera.
Berbintzanako Udaleko lanaldiaren urteko lanordu kopurua honela banatuko da:
a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, 07:40tik 15:00etara bitartean egin beharrekoa. Gehiegizko orduak batzen ahalko dira, ohiko ordutegia murrizteko.
b) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 10:30etik 13:30 arte izanen da.
Herriko festetan (Jasokundeko Andre Mariaren festak), abuztuaren 14tik 19ra, Berbintzanako Udaleko bulegoak itxita egonen dira jendearentzat; abuztuaren 14an, 12:00etatik aurrera, eta ondoren adierazten diren egunetan ere itxita egonen dira jendearentzat. Artikulu honen aurreko apartatuetan jasotako gainontzeko zerbitzuak eta lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko ez udal-brigadako langileei, ez igerilekuetako langileei; izan ere, zerbitzuaren beharrak direla-eta, egutegi espezifikoa izanen dute.
c) Lan-ordutegia betetzeko eta aipatu lanorduak ez gainditzeko, egun balioduna izanen da, baina zerbitzurik gabekoa, martxoaren 1a.
d) Benetako lanorduetatik gorako lanorduengatik, beste 2 egun ez dira laneguntzat joko, eta ez dira baliodunak izanen. Egun hauek izanen dira:
–Abuztuaren 16a eta 19a: abuztuko festak direla-eta.
Aurreko apartatuetan ezarritako lanaldi banaketa ez zaie aplikatuko familia-arrazoiengatik, lan-bizitza eta familia bateragarri egiteagatik edo zerbitzuaren beharrengatik lanaldi bereziren bat dutenei, murriztua edo malgua. Horiek berariazko lan-akordioa izanen dute.
Lan-egutegi hau aldatzen ahal da zerbitzuaren beharren arabera, bat etorriz langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiarekin.
Hirugarrena.–Lanaldiko atsedenaldia honela arautzea: eguneko lanaldi jarraitua 6 ordukoa baino luzeagoa duten langileek gehienez hogei minutuko atsedenaldia izanen dute. Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzua emateari, eta, orokorrean, 10:00etatik 13:00etara bitartean hartzen ahalko da.
Laugarrena.–Administrazio honetako zerbitzuen premiak direla-eta, eta horiek behar bezala jardun ahal izateko, zerbitzu bakoitzari atxikitako langileen %50ek baino gehiagok ezin izanen dituzte oporrak batera hartu.
Bosgarrena.–Arkeologia Museoko eta Aztarnategiko zerbitzuko langileek ordutegi espezifikoa izanen dute:
–Urtarrila eta otsaila: larunbat eta igandeak, 10:00etatik 15:00etara.
–Urteko gainerako hilabeteak.
Larunbatetan, goiz eta arratsaldeko ordutegian:
- Goizez: 10:00etatik 14:00etara.
- Arratsaldez:
- Neguko eta udako ordutegia:
- Neguko ordutegia (azarotik martxora): 16:30etik 18:30era.
- Udako ordutegia (apiriletik urrira): 16:30etik 19:30era.
–Igandeetan, goizez:
- Goizez: 10:00etatik 14:00etara.
–Aste Santuan:
- Martxoaren 28an: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era.
- Martxoaren 29an: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era.
- Martxoaren 30ean: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era.
- Martxoaren 31n: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era.
- Apirilaren 1ean: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
–Maiatzeko zubia:
- Maiatzaren 1ean: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
–Museoen Nazioarteko Eguna:
- Maiatzaren 18an: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
–Europako Arkeologia Jardunaldiak:
- Ekainaren 14an: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
- Ekainaren 15ean: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
- Ekainaren 16an: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
–Santiago eguna:
- Uztailaren 25ean: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
- Uztailaren 26an: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
–Abuztua - ostiraletan irekita:
- Abuztuaren 2an, ostirala: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
- Abuztuaren 9an, ostirala: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
- Abuztuaren 16an, ostirala: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
- Abuztuaren 23an, ostirala: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
- Abuztuaren 30ean, ostirala: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
–Abuztuko zubia:
- Abuztuaren 15ean, osteguna: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
- Abuztuaren 16an, ostirala: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
–Ondarearen Europako Jardunaldiak.
- Irailaren 21ean, larunbata: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
- Irailaren 22an, igandea: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
–Pilareko eguna:
- Urriaren 12an, larunbata: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
–Azaroko jaieguna:
- Azaroaren 1ean, ostirala: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era.
–Abenduko jaiegunak:
- Abenduaren 3an, asteartea: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era.
- Abenduaren 6an, ostirala: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era.
–Itxiera datak:
- Urtarrilaren 1a.
- Urtarrilaren 6a.
- Abenduaren 24a eta 25a.
- Abenduaren 31.
Programatutako itxierak: urteko astelehen guztietan museoa itxita egonen da instalazioen kontrolerako. Salbuespenez, kultur jardunaldi berezietarako irekitzen ahalko da.
–Gutxieneko taldea:
- Gutxieneko taldea osatzen duten pertsonen kopurua.
- Gutxieneko bisita-taldea 6 pertsonakoa da.
Seigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Berbintzanako Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da.
Berbintzanan, 2023ko abenduaren 28an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.
Iragarkiaren kodea: L2400340