2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBEITZAKO KONTZEJUA
2023ko aurrekontua. Hasierako onespena
Arbeitzako Kontzejuak, 2023ko abenduaren 19an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kontzejuaren 2023ko aurrekontua.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko; hori dena, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Arbeitzan, 2024ko urtarrilaren 10ean.–Kontzejuko burua, Fernando Pagola García.
Iragarkiaren kodea: L2400480