16. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

5. aldaketa 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Antsoaingo Udalak, 2023ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoaren 5. aldaketa. Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2023ko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 13an.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik egin; hortaz, behin betiko onetsi da 2022ko plantilla organikoaren 5. aldaketa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan araututakoari jarraikiz.

5. ALDAKETA 2022KO PLANTILLA ORGANIKOAN

Lehenbizikoa.–"9002 - Etxezaina" lanpostuaren osagarriak aldatzea. Lanpostuko osagarria, 2023ko abuztuaren 7tik aurrera, %25 izanen da.

Bigarrena.–"3009-3010-3011 - Instalazioetarako sarbideen kontrola" lanpostuen osagarriak aldatzea. Lanpostuko osagarria, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, %25 izanen da, eta egun horretatik aurrera arriskuko osagarria ere jasoko dute, mailako soldataren %5ekoa.

Hirugarrena.–"Agente lehena" eta "agentea" lanpostuetako osagarriak aldatzea. 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, honako hauek izanen dira:

LANPOSTUA

LANPOSTUKO OSAGARRIA

Agente lehena

44,73

Agentea

34,73

Laugarrena.–"5.–Maila esleitzea" exekuzio-araua gehitzea, honela:

Ondoko taulan adierazitako lanpostuak mailaz igotzen ahalko dira, horietako bakoitzarentzat adierazitako zehaztapenen arabera, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluarekin (arau horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

ZERBITZUA

LANPOSTUA

MAILA

EGUNGOA

BUKAERAKOA

Kirol-instalazioak

Zerbitzu anitzetako enplegatua - elektrikaria (3002)

D

C

Kirol-instalazioak

Zerbitzu anitzetako enplegatua (3003, 3004, 3006, 3007)

D

C

Mantentze-lan orokorrak

Zerbitzu anitzetako enplegatua - elektrikaria (5002)

D

C

Mantentze-lan orokorrak

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Igeltseroa (5004)

D

C

Mantentze-lan orokorrak

Zerbitzu anitzetako enplegatua (3005, 5003, 5006)

D

C

Parke eta lorategiak

Lorezaintzako enplegatua (6001, 6002, 6003, 6004 eta 6005)

D

C

Kirol-sustapena

Administrari laguntzailea (7002)

D

C

Sustapen soziokultural komunitarioa

Administrari laguntzailea (10002)

D

C

Mantentze-lan orokorrak

Zerbitzu anitzetako enplegatua - iturgina

D

C

Garbitzailea

Garbiketako peoia

E

D

Erregistroa

Erregistroko laguntzailea

E

D

Bosgarrena.–"10003 - Gizarte-hezitzailea" eta "1004 - Dinamizazio komunitarioko laguntzailea" lanpostuak sortzea, honako ezaugarri hauekin:

KODEA

LANPOSTUAREN IZENA

LANPOSTU

KOPURUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA
TALDEA

SARBIDEA

LANPOSTUA

MAILAKO
OSAGARRIA

HIZKUNTZA ESKAKIZUNA

EGOERA

10.–Sustapen soziokultural komunitarioa

10003

Gizarte-hezitzailea

1

F

B

OL

33,57

-

C1

H

10004

Dinamizazio komunitarioko laguntzailea

1

F

C

OL

22,00

12

B2

H

Antsoainen, 2023ko abenduaren 19an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2317925