16. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

322/2023 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, maisu-maistren eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoetako zenbait lanpostu ezabatzen dituena eta lanpostu ibiltariko izendapena duten maisu-maistren kidegoko irakasle batzuk ikastetxeko lanpostu arruntetara atxikitzen dituena.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 9ko 270/2023 Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo bi kurtsoen zonifikazioa eta departamentu honen menpeko ikastetxe eta programetako plantillak, ezarri ziren lanpostuak ezabatzeko eta lanpostu ibiltarietara atxikitzeko eskaeren prozedurak eta zehaztu ziren 2023-2024 ikasturteko lekualdatze-lehiaketaren deialdian bete beharreko behin-behineko lanpostu hutsak (maisu-maistren kidegoko edo lanpostu parekatuetako irakasleei dagozkienak).

Era berean, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 9ko 271/2023 Ebazpenaren bidez, argitara eman zen Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxe publikoen zonifikazioa, lanpostuak ezabatzea eskatzeko prozedura ezarri zen eta zehaztu zen 2023-2024 ikasturtean honako kidego hauetako irakasle funtzionarioentzako lekualdatze-lehiaketaren deialdian sartzen diren behin-behineko lanpostu hutsak: Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa (desagertzear), Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa, edo lanpostu parekatuak.

Ebazpen horien 5. atalak ezartzen duenez, behin betiko destinoa duten irakasleek, baldin eta beren lanpostua onetsitako plantilletan aurreikusita ez badago, beren lanpostua ezabatzeko eskatzen ahalko dute.

Ezabatzeko eskaera aurkezteko epea bukatuta, bidezkoa da lanpostua ezabatu zaien irakasleen zerrenda onestea.

Bestalde, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 9ko 270/2023 Ebazpenaren 6. puntuak xedatu zuenez, maisu-maistren kidegoko irakasleak edo lanpostu parekatuak, ikastetxe bati atxikitako lanpostu ibiltaria badu eta ikastetxeko lanpostu arrunt gisa agertzen bada plantillan, ikastetxeko lanpostu arrunt berrira atxikiko da ofizioz, 2024ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Hori dela eta, bidezkoa da maisu-maistren kidegoko irakasleen zerrenda onestea, lanpostu arrunt batera ofizioz atxikiko den lanpostu bat dutenena, hain zuzen.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zerrenda bat onestea, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 9ko 270/2023 eta 271/2023 ebazpenetan xedatutakoarekin bat ezabatu diren lanpostuak betetzen zituzten irakasle funtzionarioena, hain zuzen; zerrenda ebazpen honen I. eranskinean dago.

Lanpostua ezabatzeak 2023ko azaroaren 3tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Zerrenda bat onestea, lanpostu ibiltaria ikastetxeko lanpostu arrunt bihurtua duten maisu-maistren kidegoko funtzionarioena, hain zuzen; hortaz, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 9ko 270/2023 Ebazpenaren 6. puntuari jarraikiz, ikastetxeko lanpostu arrunt berrira atxikita gelditu dira. Zerrenda hori ebazpen honen II. eranskinean dago.

Lanpostu berriko atxikipenak 2024ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Plantillen Atalera, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera.

5. Ebazpen honen eta eranskinen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

Iruñean, 2023ko abenduaren 12an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

I. ERANSKINA.–EZABATU DIREN LANPOSTUAK ETA HORIEK BETETZEN ZITUZTEN IRAKASLEAK

A.–Maisu-maistren kidegoa.

Deiturak eta izena: Miranda Romero, Marta.

Ezabatutako lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "Alfonso X el Sabio" HLHIP.

Herria: San Adrián.

Deiturak eta izena: Sevilla Montón, Laura.

Ezabatutako lanpostua: Haur Hezkuntza, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "Elizondo" HLHIP.

Herria: Elizondo.

Deiturak eta izena: Vélaz Rituerto, Emilia.

Ezabatutako lanpostua: Pedagogia Terapeutikoa, euskaraz.

Ikastetxea: "Remontival" HLHIP.

Herria: Lizarra.

B.–Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa.

Deiturak eta izena: Peña de Marcos, Antonio.

Ezabatutako lanpostua: Gorputz Hezkuntza, gaztelaniaz.

Ikastetxea: Alhama BHI.

Herria: Corella.

Deiturak eta izena: Sánchez de Boado Esquíroz, Carolina.

Ezabatutako lanpostua: Marrazketa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: Sancho III El Mayor BHI.

Herria: Tafalla.

II. ERANSKINA.–MAISU-MAISTREN KIDEGOKO IRAKASLEAK, IKASTETXEKO LANPOSTU ARRUNTETARA ATXIKITAKOAK

Deiturak eta izena: Antía Casimiro, Ixone.

Lanpostua: Musika, euskaraz.

Ikastetxea: "Mendialdea II" HLHIP.

Herria: Berriozar.

Deiturak eta izena: Asín Gómez, Ana.

Lanpostua: Musika, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "Francisco Arbeloa" HLHIP.

Herria: Azagra.

Deiturak eta izena: Erice Oroz, Josu.

Lanpostua: Musika, euskaraz.

Ikastetxea: "Buztintxuri" HLHIP.

Herria: Iruña.

Deiturak eta izena: García de Blas Blanco, María Celia.

Lanpostua: Pedagogia Terapeutikoa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "Ciudad de Corella" HLHIP.

Herria: Corella.

Deiturak eta izena: Gutiérrez Monescillo, Sara.

Lanpostua: Musika, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "Buztintxuri" HLHIP.

Herria: Iruña.

Deiturak eta izena: Idoate Cervantes, Ana.

Lanpostua: Pedagogia Terapeutikoa (BHI-DBHI), euskara.

Ikastetxea: "Askatasuna" BHI.

Herria: Burlata.

Deiturak eta izena: Iturri Villanueva, María Teresa.

Lanpostua: Pedagogia Terapeutikoa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "San Jorge I" HLHIP.

Herria: Iruña.

Deiturak eta izena: Lavado Tutor, Marta.

Lanpostua: Musika, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "Ángel Martínez Baigorri" HLHIP.

Herria: Lodosa.

Deiturak eta izena: Valiente Teruel, Óscar.

Lanpostua: Pedagogia Terapeutikoa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "Santos Justo y Pastor" HLHIP.

Herria: Fustiñana.

Iragarkiaren kodea: F2317413