2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2024ko maiatzaren 2an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.
Onespenaren erabakia 2024ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20an, eta jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Argitara ematen da, laburturik, 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra; hona hemen haren egitura, kapituluz kapitulu:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 66.240,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 880.362,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 251.156,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 111.608,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 1.309.366,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Pertsonal-gastuak: 69.799,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 165.185,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.300,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 38.770,38 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 388.411,62 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 50.000,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 20.900,00 euro.
Gastuak, guztira: 1.309.366,00 euro.
Erronkarin, 2024ko uztailaren 17an.–Batzordeko burua, José Javier Echandi Sarriés.
Iragarkiaren kodea: L2411174