159. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Alkateari eskuordetzea kontsultategia eraberritzeko proiektuaren eskudantziak. 1. fasea

2024ko uztailaren 4an egin bilkuran, Udalbatzak erabaki zuen alkateari eskudantzia batzuk eskuordetzea, hain zuzen ere, Utergako kontsultategia eraberritzeko obra kontratua esleitu eta gauzatzeari buruzko edozein erabaki hartzeko beharrezkoak direnak. 1. fasea.

Eskuordetze honen xedea da administrazio izapideak azkartzea, eta aurreikusitako obrak gauzatzeko modua efizientea eta eraginkorra izatea bermatzea, betiere bat eginez indarrean dagoen araudiarekin eta segurtatuz prozesu guztiak gardenak eta legezkoak izanen direla.

Utergan, 2024ko uztailaren 17an.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2411171