159. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZAKO KONTZEJUA

Aldaketa, Oteitzako Kontzejuaren izen ofizialean (Berriobeiti). Hasierako onespena

Oteitzako Kontzejuko Batzarrak, 2024ko ekainaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kontzejuaren izen ofiziala elebidun bihurtzeko erabakia; eta aurrerantzean Oteiza / Oteitza izanen da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 22. artikuluari (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko aldia iragandakoan, behin betiko onetsiko da, aurkezten diren alegazioak edo oharrak ebatzi ondoren.

Oteitzan, 2024ko uztailaren 18an.–Kontzejuko burua, Iban Lizarraga Blázquez.

Iragarkiaren kodea: L2411166