159. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Bat etorriz 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluarekin eta harekin bat heldu direnekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua), eta udal-mugartetik kanpora izanen naizenez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkatetzari dagozkion eskudantzia guztiak uztea Odei Zabala Bengoetxea alkateordearen esku, 2024ko uztailaren 21tetik 29ra bitarte, biak barne.

Bigarrena.–Aurreko atalean ebatzitako ordezkapenak aipatutako egunetan baino ez du indarrik izanen.

Hirugarrena.–Interesdunari jakinaraztea aipatutako ordezkapenak iraun bitartean ezin izanen dituela baliogabetu nik 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. artikulua baliatuz agindutako ordezkapenak. Hori hala da, jarraikiz Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 43. artikuluari.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari honen berri ematea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkezten ahal dira:

1. Aukerako berraztertze-errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluari (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea).

3. Orobat, eta aukeran, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Irañetan, 2024ko uztailaren 16an.–Alkate udalburua, Jose Ignacio Arangoa Cía.

Iragarkiaren kodea: L2410961