2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Alkatetza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Aiegiko Udaleko alkate udalburuak, 2024ko uztailaren 18an, honako ebazpen hau eman du:
Kontuan harturik oporrak direla-eta herritik kanpo egonen naizela abuztuaren 9tik 18ra bitartean, biak barne.
Kontuan harturik esleiturik ditudan eskumenak Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.3) artikuluaren bidez (abenduko 57/2005 Legeak emandako idazketan), eskumenak eskuordetzan emateari dagokionez.
Kontuan harturik bidezko dela Udalbatzako zinegotzi baten esku uztea legez dagozkidan eskumen eta eginkizunak, Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluari jarraikiz.
EBAZTEN DUT:
Lehen alkateorde José Luis Etayo Ortigosaren esku uztea alkate naizen aldetik legez dagozkidan eskumen eta eskudantziak, 2024ko abuztuaren 9tik 18ra bitartean, biak barne.
2.–Udalbatzari honen berri ematea hurrengo osoko bilkuran, eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aiegin, 2024ko uztailaren 19an.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2411189