2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Alkatetza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Arroizko Udaleko alkate udalburuak, uztailaren 12ko 73/2024 Ebazpenaren bidez, Laura Echeverría Azcona lehen alkateordeari eskuordetu dizkio Alkatetzaren eskumenak, uztailaren 12tik 21era bitartean, biak barne, herritik kanpo izanen baita egun horietan. Hori guztia, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 artikuluan ezarritakoarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
Arroitzen, 2024ko uztailaren 12an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L2410906