159. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑEZKARKO KONTZEJUA

Aldaketa, Añezkarko Kontzejuaren izen ofizialean. Hasierako onespena

Añezkarko Kontzejuko Batzarrak, 2024ko ekainaren 17an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kontzejuaren izen ofiziala euskarara aldatzeko erabakia, eta aurrerantzean Añezkar izanen da, eta ez "Añézcar".

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 22. artikuluari (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko aldia iragandakoan, behin betiko onetsiko da, aurkezten diren alegazioak edo oharrak ebatzi ondoren.

Añezkarren, 2024ko uztailaren 18an.–Kontzejuko burua, Magdalena Aulestiarte Jurico.

Iragarkiaren kodea: L2411167