2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTZIN
Alkatetza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Kontuan harturik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan xedatutakoa (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz.
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Kanpoan izanen naizenez, Koldo Pérez Cambra alkateordearen esku uztea Alkatetzaren eginkizunak 2024ko uztailaren 22tik 28ra, biak barne, karguari dagozkion eginkizun guztiak nire ordez betetzeko.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatuarekin bat.
Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari igortzea eta Udalbatzari haren berri ematea, egiten duen lehenbiziko ohiko osoko bilkuran.
Antzinen, 2024ko uztailaren 15ean.–Alkatea, María Lourdes Ibáñez Sanz.
Iragarkiaren kodea: L2410942