1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
70/2024 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita azaroaren 17ko 86/2022 Foru Agindua, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena bulegoen mailan.
Azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren bidez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen da. Hartan, egitura osatzen duten zuzendaritza nagusiak, zerbitzuak eta atalak biltzen dira.
Azaroaren 17ko 86/2022 Foru Aginduaren bidez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen da bulegoen mailan. Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak proposatu du egitura hori aldatzea bere esparruari dagokionez.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 34.4.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenekin bat etorriz,
AGINTZEN DUT:
Artikulu bakarra.–Aldatzea azaroaren 17ko 86/2022 Foru Agindua, zeinaren bidez Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen baita bulegoen mailan.
Bat.–Kapitulu bat eta bi artikulu gehitzen dira. Hauxe da testua:
V. KAPITULUA.–IDAZKARITZA TEKNIKO NAGUSIA
38. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.
Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalak bulego hau du:
–Laguntza Juridikoaren Bulegoa.
39. artikulua. Laguntza Juridikoaren Bulegoa.
Laguntza Juridikoaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Idazkaritza Tekniko Nagusiak ebatzi beharreko ondare-erantzukizunagatiko erreklamazio-espedienteen jarraipena, sustapena eta izapidetzea.
b) Ondare-erantzukizuneko aseguru-kontratuarekin zerikusia duten gaiak kudeatzea, bitartekariarekin elkarlanean.
c) Idazkaritza Tekniko Nagusiak ebatzi beharreko ondare-erantzukizuneko espedienteetan emandako ebazpen judizialen jarraipena egitea eta horiek betearazten laguntzea.
d) Araubide Juridikoaren Atalari dagozkion gaiei buruzko txostenak eta proposamenak egiten laguntzea.
e) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2024ko uztailaren 5ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2410745