1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
191/2024 FORU AGINDUA, ekainaren 26koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Adinekoen Kontseiluko kideak izendatzen dituena.
Nafarroako Adinekoen Kontseilua adineko pertsonen gaineko kontuetarako kide anitzeko kontsulta organoa da, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuari atxikia. Azaroaren 24ko 344/1997 Foru Dekretuaren bidez sortu zen, hirugarren adineko pertsonek parte hartu ahal izan dezaten gizarte-sektore horren egoera hobetzeko ekimenetan.
Aipatu arauaren 4. artikuluan kontseiluaren osaketa eta kideak hautatzeko modua arautzen dira, eta, 5. artikuluan, adierazten da gizarte zerbitzuen arloko eskumena duen departamentuko titularrak izendatu beharko dituela kideak.
Horrenbestez, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren otsailaren 9ko 19/2024 Foru Aginduaren bidez, hasiera eman zitzaion Nafarroako Adinekoen Kontseiluan Nafarroako adinekoen elkarteen ordezkari izateko hautagaitzak aurkeztu eta, hala bazegokion, hautatzeko prozedurari.
Era berean, Nafarroako Foru Komunitatean %10 baino gehiagoko ordezkagarritasuna duten sindikatuei eskatu zitzaien horien ordezkari izanen diren pertsonak izendatzeko. Horrez gain, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatutako kideak jakinarazi zituen.
Hala, prozedura gauzatu da, Nafarroako Foru Komunitateko adinekoen elkarteek hautagaitzak aurkeztu dituzte (ez da beharrezkoa izan hauteskundeak egitea) eta sindikatuek eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak eginiko izendapenak jaso dira. Beraz, bidezkoa da Nafarroako Adinekoen Kontseilua osatuko duten pertsonen izendapena formalizatzea.
Horrenbestez, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak eta Nafarroako Adinekoen Kontseilua sortu zuen azaroaren 24ko 344/1997 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Honako pertsona hauek izendatzea Nafarroako Adinekoen Kontseiluko kide:
a) Gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuko titularrak libreki izendatutako bi kide, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileen artetik hautatuak:
–Carlos Arana Aicua jauna, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen zuzendariordea.
–Olga Sala López andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen zuzendariordea.
b) Hamalau kide gizarte zerbitzuen barrutiren batean aritzen diren adinekoen elkarteen ordezkari gisa, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean aurreikusitakoarekin bat:
–Inazio Goyeneche Zubieta jauna, Ipar-ekialdeko gizarte zerbitzuen barrutikoa.
–María Socorro Rita Artieda Flores andrea, Ipar-ekialdeko gizarte zerbitzuen barrutikoa.
–Javier Casajús Apestegui jauna, Ipar-ekialdeko gizarte zerbitzuen barrutikoa.
–Javier Goicoa Juango jauna, Ipar-ekialdeko gizarte zerbitzuen barrutikoa.
–María Asunción Apesteguía Jaurrieta andrea, Iruñeko eta Iruñerriko gizarte zerbitzuen barrutikoa.
–Jesús Aurelio Suescun Orayen jauna, Iruñeko eta Iruñerriko gizarte zerbitzuen barrutikoa.
–Luis María Enériz Erdozain jauna, Iruñeko eta Iruñerriko gizarte zerbitzuen barrutikoa.
–José Miguel Carcamo Urtasun jauna, Iruñeko eta Iruñerriko gizarte zerbitzuen barrutikoa.
–Juan Tomás Haro Delgado jauna, Lizarrako gizarte zerbitzuen barrutikoa.
–Jesús Joaquín Ardanaz Gastón jauna, Lizarrako gizarte zerbitzuen barrutikoa.
–Ana Gloria Ros Oneca andrea, Tafallako gizarte zerbitzuen barrutikoa.
–Juan José Martínez Laparte jauna, Tafallako gizarte zerbitzuen barrutikoa.
–José Carlos Rivas Ruiz jauna, Tuterako gizarte zerbitzuen barrutikoa.
–José Manuel Allo Carrillo de Albornoz jauna, Tuterako gizarte zerbitzuen barrutikoa.
c) Bi kide, Nafarroako Foru Komunitate guztian ari diren adinekoen elkarteen ordezkari:
–José Antonio Sesma Aizpurua jauna.
–M.ª Rosario Baines Estremad andrea.
d) Kide bat adineko emakumeen elkarteen ordezkari gisa:
–Ana María Sarobe Michelena andrea.
e) Bi kide, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatuak.
–Tirso Calvo Zardoya jauna, Ribaforadako alkatea.
–Jon Gondán Cabrera jauna, Zizur Nagusiko alkatea.
f) Erakunde sindikalak ordezkatzen dituen kidea:
–Guadalupe Yoldi Corera andrea, Nafarroako Langileen Batasun Orokorraren (UGT) ordez.
–Javier Ordoñez García jauna, Nafarroako Langile Komisioak batasun sindikalaren ordez.
–Juan José Lautre Sesma jauna, LAB-Langile Abertzaleen Batzordeak sindikatuaren ordez.
–Javier Santesteban Elizalde jauna, ELA Euskal Sindikatuaren ordez.
g) Idazkaria: M.ª del Mar Torres Echeverría andrea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Mendekotasunaren Arretaren Araubide Juridikoaren, Gizarte-inklusioaren eta Garapenerako Lankidetzaren Ataleko burua.
2. Indarrik gabe uztea Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 7ko 200/2019 Foru Agindua, Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluko kideak izendatzen zituena.
3. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko ekainaren 26an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.
Iragarkiaren kodea: F2410351