2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 473. lurzatian. Behin betiko onespena
Uharteko Udalak, 2024ko ekainaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia Uharteko 1. poligonoko 473. lurzatian, Zubiarte kaleko 16ko jabekideek sustatua. Planaren xedea da igogailua paratzea eta oztopo arkitektonikoak kentzea (1802/2021 espedientea).
Argitara ematen da, hirigintzako araudiarekin batera, jarraikiz ezarritakoari uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Uharten, 2024ko uztailaren 2an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2410787