158. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Merezimendu-lehiaketa, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesu bereziaren barnean. D mailako peoiaren izendapena, ur zerbitzurako

Deialdi bat argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko ur zerbitzurako peoiaren lanpostu bat (D maila), aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Horren harira, Sakanako Mankomunitateko buruak, 2024ko ekainaren 21ean, 315 Ebazpena eman zuen, deialdi horretako izangai bat kontratatzeko, lan-araubide finkoan. Hori dena, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatuta dagoenarekin (enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea).

Hori guztia oinarri hartuta, buruak honako hau

EBATZI DU:

1. Sakanako Mankomunitatearen zerbitzuko kontratazioa onestea eta Iñigo Labiano del Rio izangaiari esleitzea ur zerbitzurako peoiaren lanpostua, D mailakoa eta lan-araubide finkoan.

2. Izangaiari hamar egun balioduneko epea ematea lanpostuaz jabetzeko, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Erabakia Mankomunitatearen web-orriko egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan argitaratzea, dagozkion ondorioetarako.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Lakuntzan, 2024ko ekainaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2410080