2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkionak. Izendapena
Eguesibarko jarduneko alkatearen 2233/2024 Ebazpenaren bidez, eta bat etorriz Eguesibarko Udaleko gizarte-hezitzailearen lanposturako izendapena egiteko kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin, Ainhoa Arraztoa Echenique izendatzen da Eguesibarko Udaleko gizarte-hezitzaile, lan-araubidean, puntuazio handiena lortu duen izangaia baita. Hortaz, plantilla organikoan 6.8 zenbakia duen lanpostuari atxikiko zaio. Hori guztia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan, hain zuzen ere, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak.
2024ko uztailaren 19an jabetu beharko du lanpostuaz.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, zuzendua ebazpen hau eman duen organo berari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Sarrigurenen, 2024ko uztailaren 12an.–Jarduneko alkatea, Javier Villanueva Aldave.
Iragarkiaren kodea: L2410909