2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SAN ADRIÁN
Deialdia, lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Alkatetzaren azaroaren 28ko 439/2022 Ebazpenaren bidez, haur eskolako hezitzailearen lanpostu huts bat (C maila, 36. lanpostua), lan-araubidekoa, betetzeko deialdia eta oinarriak onetsi ziren, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).
Deialdi hori argitara eman zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, eta udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.
Alkatetzaren martxoaren 3ko 90/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16an), deialdia aldatu zen, eta 35. lanpostua deialditik kanpo geratu zen, epai bidez aitortu zelako lanpostua betetzen duen langilea lan-kontratudun langile finkoa dela.
Alkatetzaren 2023ko ekainaren 13ko 262/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, eta segidan, kalifikazio-epaimahaiak beharrezko izapideak egin ondoren, argitaratu ziren merezimendu-lehiaketan lortutako kalifikazioak, puntuazio-ordenaren arabera.
Aipatutako izapideen ondoren, hamar egun balioduneko epea ireki zen lanpostuan sartuko zen izangaiak frogatu zitzan deialdiaren 9. oinarrian ezarritako baldintzak, eta izangaiak behar ziren agiriak aurkeztu zituen, frogatzeko betetzen zituela baldintza horiek.
Kalifikazio-epaimahaiak deialdian aipatzen zen dokumentazioa aztertu zuen, deialdiaren 10. oinarriari jarraikiz, eta 2024ko uztailaren 3an egin bilkuran erabaki zuen alkateari espediente bat bidaltzea. Haren bidez, María Lourdes Sáenz Sáenz izangaiaren aldeko kontratazio-proposamena egin zuen, haur eskolako hezitzailearen lanpostuan jarduteko langile lan-kontratudun finko gisa (36. lanpostua, C maila), eta aipatu oinarrian ezartzen diren dokumentuak aurkezteko eskatu zitzaion.
Interesdunak dokumentu horiek aurkeztuta, eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatuta, langile lan-kontratudun finko izendatu behar da, eta plaza esleitu.
Horregatik guztiagatik, erabiliz ematen zaizkidan eskumenak, hots, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 h) artikuluak eta indarreko gainerako legeek ematen dizkidaten eskumenak erabiliz (aipatutako legeak arautzen ditu toki araubidearen oinarriak),
EBAZTEN DUT:
Lehena.–María Lourdes Sáenz Sáenz izendatzea San Adriango Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko, haur-eskolako hezitzailearen lanpostuan jardun dadin lanaldi osoan (36. lanpostua, C maila).
Bigarrena.–Ohartarazten da ezen María Lourdes Sáenz Sáenz izangaiak hamabost egun naturaleko epean jabetu beharko duela lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).
Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, galduko ditu San Adriango Udaleko lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak.
Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, eta Udalbatzari horren berri ematea egiten duen hurrengo bilkuran.
Eta hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta egoki diren ondorioetarako. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, honen aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea Udal honetako alkateari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea); zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluari (foru lege horrek hizpide du Nafarroako toki administrazioa); edo zilegi da, orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).
San Adrianen, 2024ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2410947