158. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLAZTI
–ERBURUA OLAZTI SL SOZIETATE PUBLIKOA–

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Erburua Olazti SLko buruak 11/2022 Ebazpena eman zuen 2022ko azaroaren 30ean, eta argitara eman zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an. Horren bidez, deialdi bat onetsi zen, etxezainaren eta garbitzaileren lanpostu huts bat, lan-araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

Epaimahaiak 2023ko ekainaren 5ean onetsi zuen onartutakoen behin betiko zerrenda, eta zerrenda horiek udalaren webguneko iragarki-taulan argitaratu ziren.

Lan-araubideko eta lanaldi partzialeko etxezainaren eta garbitzailearen lanpostua betetzeko merezimendu-lehiaketaren prozesua bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitara eman zen kontratazio-proposamena, kontuan hartuta zein izangaik lortu zuen puntuaziorik handiena eta zeinek betetzen zituen deialdian eskatutako baldintzak eta sartzen zen deialdiko lanpostuen kopuruan.

Eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez zuenez, pertsona horrekin egindako jarduketak baliogabetu ziren, eta zerrendan hurrengoa zenari deitu zitzaion, bat etorriz 10.4 oinarrian ezarritakoarekin.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izangai berria kontratatzea eta lanpostua hari esleitzea.

Horrenbestez, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan, 6/1990 Foru Legean eta Erburua Olazti SL sozietate publikoaren estatutuetan xedatutakoaren arabera ezarritako eskumenak baliatuz, eta Administrazio Kontseiluak kontseilu horretako buruari emandako eskuordetzaren arabera (2016ko urriaren 27ko aktan jasota dagoenez), Burutza da espediente hau ebazteko organo eskuduna; eta,

EBAZTEN DUT:

1. Mara Gómez Zabala kontratatzea, Erburua Olazti SLren zerbitzuko lanaldi partzialeko langile lan-kontratudun finko gisa, etxezainaren eta garbitzailearen lanpostuan aritzeko.

2. Lanpostua esleitzea, baldintza hauetan:

–Maila: D.

–Araubide juridikoa: lan-kontratuduna.

–Lanaldia: partziala.

3. Izendatutako izangaiak 2024ko abuztuaren 17an jabetu beharko du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–.

Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen erakundeko langile lan-kontratudun finko izateko.

4. Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Erburua SLren Administrazio Kontseiluari, egiten duen hurrengo ohiko bilkuran berretsi dezan. Horrez gain, jakinaraztea Erburua Olazti SL sozietateaz arduratzen den toki erakundeko ekonomia arloari, behar diren ondorioetarako. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta interesdunei jakinaraziko zaie, eta ohartaraziko zaie ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez dezaketela:

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, haren aurka, interesdunak zuzenean lan demanda aurkeztu ahal izanen du, 2 hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salan, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 69. artikuluan xedatutakoaren arabera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen azken xedapenetako hirugarrenak emandako idazketan.

Olaztin, 2024ko uztailaren 12an.–Burua, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2410880