2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LARRAGA
Deialdia, administrari laguntzailearen lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena
Administrari laguntzailea izateko lanpostu bat (plantilla organikoan 7 zenbakia duena), funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko kalifikazio-epaimahaiak Lorena Arizkun González izendatzeko proposamena egin du, puntuaziorik handiena lortu duen izangaia delako; hori guztia Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.
Iragarki hau argitaratu eta hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko du deialdiaren 8. oinarrian aipatzen den dokumentazioa. Deialdia 2023ko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 14koan.
Larragan, 2024ko ekainaren 27an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2410951