158. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Burlatako alkatetzaren 2022ko azaroaren 10eko 2022/1257 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu huts batzuk oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko (2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ean, eta gero akats zuzenketa bat egin zen, Alkatetzaren 2022/1316 Ebazpenaren bidez eta Kirol Patronatuko Lehendakaritzaren 2022/60 Ebazpenaren bidez, eta 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an); deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdiaren prozesua bukaturik, eta kalifikazio-epaimahaiek egindako izendapen-proposamenei jarraikiz:

Alkatetzaren otsailaren 7ko 681/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau erabakitzen da:

1. Onartzea Ivan Manuel García Rodriguezek aurkeztutako ukoa, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan (euskara eskakizunarekin) funtzionario izendatzeari buruzkoa.

2. Honako hauek Burlatako Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritzeko:

EDUARDO LIAÑO ZUGASTI

JAVIER ROMERO ORTIZ

LUIS FERNANDO BARBARIN LUCIA

(Euskara eskakizuna)

ENEKO INCHAUSTI

(Euskara eskakizuna)

Ekitaldi publiko batean esleitu ziren lanpostuak, lanpostu hutsak hautatzeko eskaeren arabera, eta balizko eszedentzia-eskaeren ondorioz sor litezkeen aldaketak kontuan hartuta. Izendatutakoa 2024ko maiatzaren 2an, 09:30ean, jabetu zen esleitutako lanpostuaz, osoko bilkuren aretoan.

Alkatetzaren maiatzaren 16ko 776/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:

1.–Bat etorriz aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren 10.6 eta 9.4 oinarrietan ezarritakoarekin (deialdi hori 2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ean), honako hauek izendatzea funtzionario, Burlatako Udalaren zerbitzura jardun zitezen plantilla organikoan hutsik zeuden zerbitzu anitzetako enplegatuen lanpostuetan:

CÉSAR GARRALDA SALVATIERRA

2. Izendatutakoa 2024ko apirilaren 26an, 10:00etan, jabetu zen esleitutako lanpostuaz, alkatearen bulegoan.

Alkatetzaren maiatzaren 20ko 794/2024 Ebazpenaren bidez honako hau erabaki zen:

1. Alkatetzaren maiatzaren 16ko 776/2024 Ebazpena ofizioz zuzentzea, azalpen-zatian adierazitako moduan.

Alkatetzaren maiatzaren 23ko 842/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:

1. Honako hau Burlatako Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, 13.17 lanpostuan, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritzeko:

IVON VIDAURRE GONZÁLEZ

2. Izendatutakoa 2024ko maiatzaren 2an, 09:00etan, jabetu zen esleitutako lanpostuaz, alkatearen bulegoan.

Alkatetzaren ekainaren 12ko 940/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:

1. Honako hau Burlatako Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, 13.17 lanpostuan, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan (euskara eskakizunarekin) aritzeko:

DIEGO SALAS ARMENDÁRIZ

2. Izendatutakoa 2024ko ekainaren 25ean, 11:00etan, jabetu zen esleitutako lanpostuaz, alkatearen bulegoan.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da errekurtso hauek jar daitezkeela aipatutako ebazpenen kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

d) Demanda jartzea eskuduna den lan arloko epaitegian edo salan, Lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean ezarritako epean. Dena den, horretarako, nahitaezkoa izanen da administrazio bidea agortu izana, halakorik zilegi bada.

Burlatan, 2024ko uztailaren 2an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2410535